Dirua erabiliko da “ahalmen handiko errepideek behar dituzten eraikuntza-, kontserbazio- eta kudeaketa-kostu handiak berreskuratzeko”. Aldundiak iragarri du Bergaran informazio-kanpaina bat egingo duela.
Herritarrek Deskargako autobia erabiltzeagatik “2022ko urtarriletik” ordaindu beharko dute, eta prezioen inguruko informazio-kanpaina bat egingo du Aldundiak.
Goierri, Urola Garaia eta Debagoieneko “udalerri gehienetan triptiko bat postontzietan banatuz hasiko da kanpaina”.
Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak adierazi duenez, “ezjakintasunak zalantzak sor ditzake eta praktikoena informazio puntu horietara jotzea eta zalantzetatik irtetea da”.
Informazio-kanpaina Bergaran azaroaren 5ean, 8an, 23an eta 24an eta abenduaren 14an eta 15ean izango da. Jendaurreko ordutegia 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara izango da.
Plangintza horren helburua da “erabiltzaileek Abiatu gailua aurrez aurre eskatu ahal izatea edo beren ibilgailuaren matrikula banku-txartel batekin lotzea”.
Erlazionatutako albistea:
Arrasate-Donostia artean beste ordaintoki bat jartzearen aurka manifestazioa egingo da
2021eko apirilaren 8an argitaratutako albistea
Debagoiena Gipuzkoatik independizatzeko beste arrazoi potolo bat.
Tranbiarik ez, trenik ez, autopista ordaindu beharra, AHTari esker eskualde osoa guztiz zulatuta eta geltokirik gabe. Elgeako parke eolikoa. Harrobi pila bat. Zabortegi eta inzineradorak gehien jasandakoak. Inbertsiorik ez. Promoziorik ez. Ahaztuta. Baztertuta. EAEn baztertuak gipuzkoarrak izateagatik, gipuzkoan baztertuak bizkaieraz hitzegiteagatik eta donostitik urrun egoteagatik.
Eta orain, toma peaje. Noski, kostaldeko gastronomia, surfa, flishcha, sagardotegiak, ñoñostiko metroa…ordaindu beharra dago. Baina lasai…!!!! Zerbait sobratzen bada, arrasateko inzineradorarentzat gordeko dute, zaldibarko kaka guztia oparituko baitigute.