Erabilgai dago Fagor San Andres eta Ekide osteko pasealeku berritua

1
537

Izan ere, Fagor Arrasate, Fagor Automation eta Ekideren eraikin berriaren atzealdeko espaloia berritzeko obrak bukatu dira. Oinezkoek bide hau erabil dezakete ondoko bidegorriaren alternatiba gisa.

Ekide enpresa arrasatearrak San Andresko gune honetara zabaltzeak eraldaketak eragiten dihardu.

Espaloiaren berrikuntza 800 metro ingurutan gauzatu da: Intxaustiko biribilgune ondotik Urialdeona enpresaren sarrerara arte.

Obrak aurtengo uztailaren hasieran hasi ziren, eta espaloiaren berrikuntza oraintsu bukatu dute.

Azpiegitura berri honi esker, oinezkoek espaloi hau erabil dezakete, ondoan dagoen bidegorriaren alternatiba bezala. Oraingoz zati honetan asfaltatze lan batzuk egiteke daude.

Iruzkin 1

  1. Ibilbide honetan bizikletak eta oinezkoak konparatuta bigarrenak askoz gehiago gara, ez dauka zer ikusirik, (gaur egun). Hori bai, bizikletandako zabalera ona eta oinezkoak espaloi estu batera bidaltzen gaituzte, ezin bi lagun elkarrekin parean joan, ez dago tokirik. Bizikletaz kultura asko daukagu, oinezkoetaz ezer ez, hau ikusita behintzat.
    Ez da keja, erreflexioa bat baizik

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen