Udalak eskatuta, eraberritze-lanei ekin diete Araba etorbideko 13ko eraikinean. Mondraberrik gaur arratsaldean lanak martxan daudela bertatik bertara ikusi ahal izan du.
Eraikin honetan egoitza izango dute bai ARTE elkarteak (Arrasate Tailaginen Elkarteak) baita Dorletako Ama Txirindulari Eskolak ere.
Hartara, Udal-gobernuak aurten 99.781,71 euroko aurrekontua onartu izan du. Iragarri zuen bezala, lanak “Gabonak baino lehen” hasi dira, eta “bi hilabeteko epean” amaitzekoak dira.