Eraberritze lanak amaituta, inauterietarako prest da Portaloiko arkua

0
2352

Argazkiak: Mondraberri.

Hilabete inguruko eraberritze lanak amaituta, Alde Zaharreko joan etorriak normaltasunera itzuli dira eta hortaz, inauterietan ohikoa duen ibilbidea egin ahal izango dute desfileen parte hartzen dutenek.

Azken aste hauetan, Portaloiko arkuko harriak saneatu eta garbitu dituzte, baita bertan sor daitezkeen goroldio, liken eta antzerako mikroorganismoen kontrako tratamendua eman ere. Lan hauekin, «ondarea zaindu eta elementu historikoak berreskuratu» direla nabarmendu du Udalak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen