“Erabateko adar-jotzea da, disparate bat gehiago, ondare bat gutxiago”

11
1955

Arrasate Zientzia Elkartea zubi historikoa kontserbatzen ahalegindu da urteetan. Eraistearen aurrean bere haserrea agertu du.

Argazkia: MB artxiboa.

Arrasate Zientzia Elkartea eraikuntzaren garrantziaz ohartaratzen ibili da han eta hemen, zenbait urtetan, erabakiguneetan, zubia bota ez zedin.

Adibidez, zubiaren balore historikoa azpimarratzen aritu da: “Datu historikoek dokumentatzen dute zubi honi XVI-XVII. mende inguruan konponketa batzuk egin zizkiotela”.

Gainera “zubi hau Ikutixo inguruetako baserritarrek erabiliko zuten seguruenik, Uribarriko elizaren ingurura erreka gurutzatzeko”.

AZEk aurtengo martxoaren hasieran, zubia botatzeko asmoa zegoela jakitean, saiakera gehiago egin zituen ondare historikoa kontserba zedin.

Alabaina, atzo, abuztuaren 1ean, zubia bota egin zutela ikusi zuen eta ondorioz “haserre bizian gaude”, elkartetik baieztatu bezala.

“Erabateko adar-jotzea da” eta Arrasateko ondare historikoaren aurkako “disparate bat gehiago, ondare bat gutxiago. Ondare hau ere betiko galdu dugu”.

11 IRUZKIN

  1. Oso nabarmena da EAJri ondare historikoak bost axola zaizkiola, hor dago Zerrajerako eraikinaren izena, “aprendizesen eskolaren” izena …

  2. Bai, baimendurik gabe egin dute, enpresa batek Udalarentzat lan asko egiten duenak hori egin duela? nik ez dut sinisten, eta horrela izan bada non dago zigorra?

  3. Udal Gobernuak zer esaten du? Arrasaten edonork nahi duena egin dezakela? eta herritar batek bere balkoian kortina bat ipintzeagatik zigortzeko mehatxu bat jasotzen duela? BENGA YA!

  4. Zur eta lur nago gure ondareak duen babes eskasa ikusita!! Adar jotzea baino gehiago da hori. Ezin sinetsi

  5. Pena haundia benetan!
    Arrasaten ez dago ondarearen inguruko sentsibilizaziorik eta gabezia horren ondorioa gure ondare kulturaren ezjakintasun da.
    Gainera, abuztua eskutuko hilabetea izanda ondarea suntsitzeko hilabete aproposa izaten da gure herrian. Arrasaten ,horrelakoak, “sarri”, abuztuan egiten dira, Arrasateko Udalaren bedeinkapen guztiarekin.
    Eskerrik asko AZE eta animo, dagoeneko ondare historikoaren aurkako kaltea egina dago eta.

  6. Udal-gobernuak dimisioa eman beharko luke. Ez hirigintza sailak bakarrik –bistan dena–, baita alkateak ere. Gertatu dena oso larria da. Edozein udal gobernuk bere herriko ondare historikoa babesteko betebeharra du (morala edo bestelakoa, bietako bat gutxienez).

    Irakurtzen gabiltzan aitzakia merke eta kontraesan espektakulua benetan lotsa-emangarria da. Hau guztia ez da serioa, eta zuzeneko zein zeharkako errudunek kontu eman behar dute.

    • Dimisioa? Bai zera. Asko jota parkamena eskatuko dute AZE k argitaratu duelako eskandalu hau, postureozko parkamena, eta hurrengoan berdin.

    • Dimisioa? Gobernu eta batez ere alkate honengandik ez espero ez autokritika ezta barkamen eskaera keinu minimorik. Guztia ondo eta zentzuz egiten dute hauek. Eta ebidenteegia bada, baloiak kanpora, aurreko gobernu baten errua, X eragile edo auzotarrena,… Baina tristeena da, horrelako asko eta asko dituztela eta herritarroi larregi ez zaigula axola. Nahiago ditugu elegantzia, moderazioa eta bake soziala simulatzen dituzten politika eskuindar kamuflatuak. 2023ko maiatzean PNV berriz garaile (PSOEren laguntzarekin bada ere) , Maria Ubarretxenarekin, edo gabe.

      • Ez dot uste irtengo direnik berriro garaile. Ya jende larrein pazientzia agortu dabe. Hori bai seguro 7 zinegotzitik ez die bajauko.

Utzi erantzuna Piter Encinas(r)i Erantzuna bertan behera

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen