Epeleko zabortegia ez dabil Zaldibarko zaborrik jasotzen

0
785
Epeleko

Mondraberri bertan izan da, eta azpiegitura honek zabor gehiago jasotzeko kapazitatea duen arren, ez dabil jasotzen.

Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaren ondorioz, hango zaborraren zati bat Epeleko zabortegira (Arrasate eta Bergara arteko mugara) ekartzea planteatu zen.

Atzo Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak adierazi zuen Euskal Autonomia Erkidegoko zabortegiek ez dutela kapazitaterik Zaldibarkoak urte osoan jasotzen zuen zabor guztiak hartzeko.

Gaur mondraberri.eus egunkari digitala Epeleko zabortegira sarbidea izan du, Mankomunitateak baimenduta, eta argazki hauek ateratzeko aukera izan du, baita zaborrik jasotzen ari ez dela konprobatzeko ere.

Zabortegi honek egun ez du inolako hondakinik edo zaborrik jasotzen, eta erabiltzaileentzat itxita dago. Azpiegitura honek bi zati ditu: behealdea eta goialdea.

Behealdea itxi egin zen orain direla hainbat urte, legedia betez. Goialdeak ordea oraindik badu zabor gehiago jasotzeko kapazitatea.

Debagoieneko Mankomunitateko Gobernuak 2018ko uztailaren 5eko ezohiko bileran erabaki zuen Epeleko zabortegia kanpoko erabiltzaileentzat itxita egotea 2018ko irailaren 17tik aurrera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen