Epeleko zabortegia berrirekitzea erabaki du Mankomunitateak

6
1198

Azaldu du “Eusko Jaurlaritzarekin hainbat lan-bilera” egin dituela, eta “Debagoieneko Mankomunitatea osatzen duten udalerriek, Epeleko hondakin geldoen zabortegia berrirekitzea” erabaki dute.

Argazkia: MB artxiboa.

Debagoieneko Mankomunitateak gaur jakitera eman du “lortutako akordioaren arabera, zabortegiaren kudeaketak mankomunitatearen eskumena izaten jarraituko duela, eta edukiera egungo bera izango dela”.

Mankomunitateak berretsi duenez “Epelera hondakin industrial ez arriskutsuak eramango direla”. Hartara, “derrigorrezkoa da egokitzapen lanak egitea eta horretarako, Debagoienako Mankomunitateak Eusko Jaurlaritzaren 2 milioi euroko dirulaguntza lortu du”.

Horrenbestez, “beharrezko egokitzapenak egin eta gero, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-hondakin geldoen arazoari, aldi baterako irtenbidea emango zaio”.

Mankomunitateak gogora ekarri du zabortegia 1993an ireki zuela “eskualdeko hondakin industrial geldo ez arriskutsuak jasotzeko helburuarekin, industrian edo eraikuntzan sortutakoak”.

Izaera publikoa du eta horrenbestez, “ez zuen jardun horretatik negozioa egiteko inongo asmorik”.

Urteak pasa ahala, “egoera aldatuz joan da. Eusko Jaurlaritzak Epeleri jartzen zizkion baldintza gero eta zorrotzagoen ondorioz eta zerbitzuaren kostuen gorakadaren aurrean, eskualdeko erabiltzaileak beste isurtegi batzuetara joaten hasi ziren”.

“Ondorioz, galera ekonomikoak ikusita, 2018an itxi egin zen. Itxiera ez zen erabatekoa izan, garbiguneetatik oraindik zerbait eramaten delako. Hala ere, Epeleren mantenimendu-kostuak handiak zirenez, betirako ixteko erabakia hartu zen 2020an”.

Zaldibarko hondamendia gertatu ondoren, “Jaurlaritza Epeleko isurtegira begira jarri zen, berriro irekitzeko aukera mahaia gainean jarriz”.

Ordutik, “hainbat bilera egin dira Debagoieneko Mankomunitatearen eta Eusko Jaurlaritzaren artean. Bidea ez da erraza izan, baina akordioa lortu dugu”:

“Epelek, ahal duen neurrian, zerbitzua emango die beharrean dauden EAEko hondakin industrial ez arriskutsuei, baina kuadeaketak publikoa izaten jarraituko du eta edukiera legeak adierazitakoa izango da”.

6 IRUZKIN

  1. EAJren alternatibak:
    Zabortegiak, gero eta gehiago. eta handiagoak.
    Erraustegi kutsagarriak, airera eta uretara isurketak, jakina, isunik gabe.
    Biztanleriaren osasunari garrantzirik eman gabe.
    Natura kutsatzen.
    Gure hondakinak beste probintzia batzuetara eramaten, diru publikoz ordaintzen.
    Eta hori guztia gutxi izango balitz, Tapia legea.
    Eta hau, kudeaketa ona da? bai zera!

  2. Kaixo Piter, agian EH Bilduri galdetu beharko zenioke…izan ere Mankomunitatean EH Bildu dago agintean, bi liberatuekin. Zure alderdiak erabaki du Zabortegia berriz irekitzea.
    Non dago orain Debagoiena Zutik???

  3. Debagoiena berriz ere humillatuta, urte gehiagi daramatzagu: aht-ak udalaitz zapuztu du, deskargan peajea, tranbiarik ez, elgeako mendilerroa aerogeneradorez beteta eta kontuz kurtzetan jarri nahi dizkigutenekin, bergarako erraustegi proiektua, promozio turistikorik ez, herritar eta herrientzat inbertsiorik ez.

    Eh Bildu eta PNV-ek (Gipuzkoan orohar baina baita Debagoieneko karguek) gure eskualdea probintziako ipurtzuloa kontsideratzen jarraitzen dute. Bi alderdi horiek ez dute Debagoiena errepresentatzen, are gutxiago Debagoieneko herritarrak.

    Debagoienak iratzarri beharra dauka. Gipuzkoarrak bai, baina tontoak ez.

  4. Bai, egia da, Mankomunitatean EH Bilduk agintzen du, baina mesedez ez ezazu egin tranparik! Zeintzuk dute industria-hondakinak kudeatzeko erantzukizuna?
    Larramendiko erraustegia nork ezarri nahi du? eta bada ezpada poltsikotik Tapia legea sortzen duzue.
    Gora Zaldibar! zenbat errudun? ez naiz gogoratzen

    • Encinas jauna Epele irekitzeko ahalmena bakarrik mankomunitateak dauka, EHBilduk gobernatzen duen mankomunitateak, eta erabakia mankomunitatearena izan da ez tapiarena, EHBilduk gobernatzen duen mankomunitatearena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen