Argazkia: Wikipedia.
Ertzaintzak azaldu berri du 33 urteko susmagarria gaur epailearen aurrera eraman dutela, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman duela. Gizonezko hau atzo Ermuan atxilotu zuten, ustez bortxaketa batean esku hartu zuelako, 20 urteko beste gizonezko batekin, Maritxu Kajoi jaian.
Erasoen biktimek edo erasoen lekuko direnek, ondoko laguntza-zerbitzuak dituzte eskura, ondoko telefono zenbakietan:
Udaltzaingoa: 943 25 20 10 edo 092
Larrialdiak: 112
Eusko Jaurlaritzaren 24 ordutako zerbitzua: 900 84 01 11. Honek ez du telefono deiaren arrastorik uzten eskuko telefonoan.
Arrasateko Emakume Txokoa: 943 79 41 39
Arrasateko Gizarte Zerbitzuak: 943 25 20 07. Hau ez da urjentziazko kasuetan bertara deitzeko baina bai beste uneetarako.
Albistea osatzen gabiltza




