Entzierroetarako eta errekortarien ikuskizunerako sarrerak salgai egongo dira larunbatean

0
1864

Zapatu honetan, hilaren 20an, 11:00-13:00 bitartean ekainaren 24, 25 eta 26ko entzierroetarako eta ekainaren 24 arratsaldeko errekortarien ikuskizunerako zezen plazarako sarrerak izango dira salgai Amaia antzokiko leihatilan.

Joan den zapatuan ere egon ziren salgai baina oraindik ere batzuk geratzen dira. Aurrerago, egunean bertan zezen plazan sarrera batzuk erosteko aukera ere egongo da. Aurten lehen aldiz jarri da aurretiazko salmenta, goizetan, entzierroa baino lehen, sortu ohi diren ilara luzeak ekiditeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen