Gabonetako kanpainaren aurretik, ikastaro berritzaile bat da, Udalak azaldu duenez, “prestakuntzaren formatuari, irakasgaiei, helburuei, parte-hartzeari eta bizipenei” dagokienez.
Irudiak: Udaletik.
Prestakuntza hori, izenak dioen bezala, entseatzean datza: “dendan aurkitzen ditugun egoera ezatseginei bigarren aukera bat ematean: eszenatokira igotzea, eta bertan gertatzen dena eta biziko dugun esperientzia ikertzea, ikastea. Burua, gorputza eta sena entrenatzea”.
Azaroaren 9, 10, 16 eta 17an izango da Kulturaten, Loramendi aretoan. Ordutegia: 14:15etik 16:15era. Prestatzailea Iurgi Etxebarria izango da. Beharrezkoa da azaroaren 3a baino lehen izenemateak.arrasate.eus-en izena ematea.
