2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da euskaraldiaren bigarren edizio. Gutxi geratzen da beraz, euskal gizarteak euskara bere ahora eta ondokoaren belarrietaraeramateko ariketa soziala berriz ere egiteko.
Testua: Arrasateko Euskaraldia.
Aurtengo edizioak Ahobiziak eta belarriprestak izango ditu berriz ere oinarri, baina badauzka bi berritasun nagusi: batetik, 11 egunetik 15 egunetara pasako garela ariketa egitera eta hortik dator aurtengo leloa: “Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan”; bestetik norbanakoen zutabeari (izan ahobizi edo belarriprest) bigarren zutabe bat gehituko zaio: entitatena. Banaka euskaraz egiteaz gain, taldetan ere egin nahi dugu.
Edozein entitatek parte har dezake. Izan lantegi, kultur elkarte, kirol talde , taberna, denda… Guztiontzat du tokia Euskarak!
Izen emateko aukera hemen: euskaraldia.eus/ariguneak
Zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan arrasate@euskaraldia.eus helbidera idatzita edo 943 77 12 28 -ra deituta, laguntzeko gaude eta.
