Udaberriko Musikaldiko hirugarren hitzorduan, Ensemble Moxos talde boliviarra igo zen atzo San Frantzisko elizako eszenatokira. Jesuiten garaiko musikaren eta tokiko musika indigenaren arteko nahasketa berezia eskaini zuten, koreografia zainduekin eta antzezpen dramatikoekin batera. Taldeko kide guztiak Moxos herriko gazte musikariak dira. Gaur kontzertua ematekoak dira Zumarragako Zelai-Ariztin, eta maiatzaren 15ean Andoainen.










