Enpresentzako “Talentuak ez dauka adinik” jardunaldia Mankomunitatean

0
1682

Bihar, 9:00etatik 12:00etara, “Talentuak ez dauka adinik” izeneko jardunaldia egingo da Mankomunitatean, Udalaitz gelan (2. solairuan). Ekitaldia enpresei zuzenduta dago, eta adinari lotutako talentuaren balioa aztertzea izango du helburu nagusi.

Jardunaldiaren bidez, lan munduan adinaren inguruko ikuspegia berrikusi eta esperientziaren ekarpena balioan jarri nahi da. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, proiektuaren testuinguruan, enpresetan belaunaldi aniztasuna indartzea eta adin guztietako profesionalen gaitasunak aprobetxatzea da xedea.

Topaketa goizez egingo da eta enpresei hausnarketarako eta esperientziak partekatzeko gune bat eskaini nahi die.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen