Enpresak transmititzeko prozesuari buruzko jaurdunaldiak

0
202

Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziatuak, martxoan dator “Geroa Bermatuz”, Enpresak transmititzeko prozesuari buruzko jaurdunaldiak. Jardunaldi horiek batez ere enpresaren barruan ematen den transmisioa izango dute ardatz. Asistentzia doakoa da baina izena eman behar da 943 793090 telefonoan edo enpresa@debagoiena.eus helbide elektronikoan.

Helburua enpresak eskualdatzejo prozesuari buruz informatzea eta orientatzea da enpresa barruko kideen arteko eskualdaketa lehenetsiz. Gainera enpresari jarraipena emateko dauden aukerak azalduko dira. Bestalde transmiisioa planteatzerakoan kontuan harty beharreko alderdi eta puntu kritikoak ezagutaratzea izango da helburu nagusienetariko bat. Enpresaren egoeraren diagnostikoa egin ahal izateko jarraibideak ezarriko dira eta transmisio kasuetan gizarte-ekonomiaren aukera ezagutaraziko da.

Jaurdunaldi hauek epe labur/ertainean enpresaren eskualdaketaren aurrean egon daitezkeen eta hura eskuratzea bideragarria den aztertu nahi duten langileei zuzenduta dago batez ere, gainera enpresekin eta perstina ekintzaileekin lan egiten duten debagoieneko eragileei eta eskualdatze-prozesua ezagutzeko interesa duten enpresetako kideei eta zuzendariei zuzendua dago.

1go saioa martxoaren 12an izango da eta besteak beste enpresan parte hartzeko ereduak, transmisiorako alternatibak edota enpresaren kapitalean parte hartzeko prozesua azalduko da goizeko 9.30etatik, eguerdiko 12.30etatik bitartean.

Bigarren saioa martxoak 26an izango da eta bertan enpresen transmisioan gizarte-ekonomiak eskaintzen dituen formulak azalduaraziko dira 9.30 eta 13.00ak bitartean.

Bi saioak debagoieneko mankomunitatearen egoitzan egingo dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen