Enpresak dio grebako bi eskaerak betetzea “Udalaren esku” dagoela

0
405

Atzo bilera egin zuten langileen eta Prezeroren ordezkaritzek. Enpresak eskatu zion “abuztuan greba bertan behera uzteko”, LABek azaldu duenez. “Hori egiteko, aurrekordio bat behar genukeela” erantzun du sindikatuak.

Prezeroko langileek 16 egun daramatzate greban, eta egunero goizez bilkura egin dute Portaloian.

Euren ordezkaritza sindikalak atzo enpresako ordezkaritzarekin bilera egin zuen. Bertan enpresak langileei eskatu zien “abuztuan greba bertan behera uzteko”, LABek jakitera eman duenez.

“Euren hitzetan, abuztuan greba egiteak ez du zentzurik akordioa lortzeko fetxa oso txarrak direlako”.

Hortaz gain, “eurek ez dute erantzukizunik bere gain hartzen, guk aldarrikatzen ditugun bi puntuak”, hau da:

“KPIaren igoera eta akordioa aplikagarria izatea pleguak onartu aurretik, hau da, sinatu ahal izatea iraila baino lehen”.

Enpresaren hitzetan, bi gai horiek “ez daude euren esku, Udalaren esku baizik, izan ere, igoerak beharko luke langileendako diru kopuru gehigarri bat, eta hori Udalaren esku dago”.

Gogoratzekoa da Udalak Prezero enpresa kontratatua duela Arrasateko espazio publikoen lorezaintza egiteko.

Azken 15 egunetan enpresako zuzendaritza ez da langileen ordezkaritzarekin harremanetan jarri. “Atzoko bilera korteziazkoa-edo izan zen, baina borondate gabekoa, eta ez zuten ezer berririk proposatu”.

LABek eta langileek gaur berretsi dute “grebarekin aurrera jarraituko dugula, eta greba deskonbokatzeko akordio edo paktu baten aurreakordio bat beharko genuke. Abuztuan grebari eutsiko diogu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen