Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE) 2021eko laguntza-plana aurkeztu da

0
515

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE) 2021eko laguntza-plana aurkeztu du berriki. Plan horrek 68 laguntza-programa biltzen ditu eta 433 milioi euroko aurrekontua du. Laguntza horien helburua da ekonomia suspertzea eta kalitatezko enplegua sortzea, arreta berezia eskainiz Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen jasangarriari.

Debagoienean egingo den informazio-jardunaldi presentzial zein telematikoan programa bakoitzaren xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte enpresek datorren martxoaren 24an, asteazkena goizeko 9:00etatik aurrera.

HARTZAILEAK:

Debagoiena eskualdeko enpresak, batez ere txiki eta ertainak ETEak, industria sektorekoak eta honi lotutako zerbitzuetakoak.

HELBURUAK:

Jardunaldi honen helburua enpresei zuzendutako laguntza, diru-laguntza eta programen inguruan informazioa ematea da.

JARDUNALDIA:

  • 9:00-9:05 Planaren aurkezpena: Aitor Urzelai, SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari sagusia
  • 9:05-9:15 Berrikuntzako laguntzak: Josu Ocariz, Berrikuntza Saileko zuzendaria
  • 9:15-9:30 Eraldaketa Digitalerako laguntzak: Javier Múgica, Programen Arduraduna (Informazioaren Gizarte Saila)
  • 9:30-9:45 Garapen Industrialerako laguntzak: Mikel Amundarain, Industria eta Trantsizio Energetikoaren zuzendaria
  • 9:45-09:55 Nazioartekotzea: Iñaki Ezkurra, Nazioartekotzen Zuzendaritzako sektoreko arduraduna
  • 09:55-10:05 Bio-ekonomia, Ekonomia Zirkularra eta Ingurumena: Jose Maria Fernandez, Ekonomia Zirkularreko zuzendaria IHOBEn
  • 10:05-10:15 Trantsizio Energetikoko Laguntzak: Iñigo Ansola, EEEko zuzendari nagusia
  • 10:15-10:30 Galdera-erantzunak 
  • 10:30 Itxiera 

IZEN-EMATEA:

Jardunaldia presentzialki eta telematikoki jarraitzeko aukera egongo da. Aurrez izena ematea beharrezkoa da hemen: IZEN-EMATEA

Argibide gehiago behar izanez gero Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziarekin harremanetna jar zaitezke. Kontaktua / enpresa@debagoiena.eus / 943.79.30.90 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen