PTGaraia-k yogako doako ate irekien saioa antolatu du irailaren 16rako. Saioa 07:45etik 08:45era egingo da, PTGaraiko Gatzaga gelan.
Gorputza eta burua zaintzeko pentsatutako praktika da, egunerokoan epe luzera mantendu daitezkeen ohitura osasungarriak garatzen laguntzen duena, bai bizitza pertsonalean, bai profesionalean.
Saioak ordubeteko iraupena izango du eta lau atal nagusi izango ditu:
- Arnasketa kontzientea: estresa murrizteko, arreta hobetzeko eta lasaitasuna zein oreka lortzeko arnasketa-teknikak.
- Mugimendu kontzientea: maila guztietara egokitutako ariketak eta mugimenduak, mugikortasuna, malgutasuna, indarra eta gorputzaren kontzientzia hobetzeko.
- Meditazioa: arreta osoa lantzeko eta egunerokoan lasaitasuna garatzeko praktika errazak.
- Erlaxazioa: saioari amaiera emateko erlaxazio sakoneko une bat, egindako lana integratzeko eta ongizate-sentsazio atsegin batekin amaitzeko.
Saioa ongizate fisikoa eta emozionala zaindu nahi duen edonori zuzenduta dago. Ez da aurretiko esperientziarik edo sasoi fisiko berezirik behar; probatzeko gogoa besterik ez.
Ohiko jarduera taldea osatzen denean hasiko da. Parte-hartzea doakoa da eta ez du konpromisorik eskatzen.
Saioaren datuak:
- Data: 2026ko irailaren 16a
- Ordutegia: 07:45–08:45
- Lekua: Gatzaga gela, PTGaraia
- Antolatzailea: PTGaraia
Izen-ematea: https://www.ptgaraia.eus/eu/ate-irekiak-enpresa-osasungarria/




