Eneritz Urrutia eta Itxaso Plaza Bergaran eta Amurrion lehiatuko dira asteburuan

0
386

Bolintxo Lokatza Ziklismo Eskolako Eneritz Urrutia eta Itxaso Plaza arrasatearrak gaur, ostirala, Bergara Hiria San Martzial Saria lehiatuko dute bere klubak antolatuta. Bihar berriz, Amurriora bidaiatuko dute Larrinbeko Sari Nagusian parte hartzeko. Lehiaketa biak Emakumezko Euskaldun Txapelketaren barruan. Edurne Ormaetxea aramaiotarra eta Olatz Gabilondo bergararra ere bertan izango dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen