Asteburu honetan ospatuko da aurtengo Kulturate Akustikoaren bigarren atala. Hiru izango dira Kulturateko eszenatokira igoko diren taldeak.
Bihar, ostirala, arratsaldeko 20:00etan Eneritz Furyakek kontzertua eskainiko du. Furyak musikariak aurreko bere bi diskoen uzta jaso du jada, euskal musikako ahots berrien artean bere lekua topatuz. 2021ean, pauso berri bat emanez, aurreko lanekiko nabarmen ezberdina den disko batekin dator, ‘Emadan’.
Larunbatean berriz, oholtzara Sonlosgrillos. Marta Rodriguez abeslariak eta Mauricio Mora musikariak osatutako duo bat da. 2020ko amaieran kaleratu zuten ‘Color de flores’ disko berria. Proiektu berria gaztelaniaz da, aurreko lanak ingelesez argitaratu baitzituzten. Kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da.
Igandean Buffalo feat zarautztarrak izango dira aurtengo Kulturate Akustikoa ixteko arduradunak, Nacho Sotoren laguntzarekin. Soto, Musikenen pianoko goi mailako ikasketak osatu berridituen Gijongo teklista da. Azken asteetan, taldea, abesti garrantzitsuenen moldaketa berriak egiten eta beste berri batzuk konposatzen ari da. Taldeak 12 urte beteko ditu aurten eta hau ospatzeko laugarren disko bat grabatuko du abenduan.