“Energiaren inguruko boterea herritarrona egiteko tresnak daude”

0
650

Energia berriztagarrien kooperatibak hitzaldia eman du, Eider Murgoitio eta Leire Astigarragaren eskutik. Datorren asteazkenean Arrasateko bulego berria inauguratuko da.

Goienerrek gaur arratsaldean hitzaldia eman du Arrasateko Ereindajanen, Araba hiribidean: ‘Autokontsumoa eta Energia Komunitatea’.

Kooperatibako bi lagunek (Eider Murgoitiok eta Leire Astigarragak) euren ezagutzak partekatu dituzte bertaratutako herritarrekin.

Izan ere, “Arrasaten zabalduko dugun bulegoa (Debagoienean erreferentzialtasuna izango duena) ezagutzera emateko hitzaldi sorta bat antolatu genuen”.

Hitzaldi hauetan “Goienerrek zer eskaintzen duen azaltzen gabiltza” eta gaurkoan ondoko gaiak ere hizpide izan dituzte: “Kontsumo indibidualaren eta partekatuaren arteko aldeak, legeak proposatzen duena, eta Goienerren diruzorro birtuala”.

Kooperatibak proposamen hau sortu du “eta uste dugu oso interesgarria dela”. Hitzaldian ere energia berriztagarriak azaldu dituzte.

Goienerrek urtebete inguru darama 20 udalerritan prozesuak laguntzen, “hemen Debagoieneko Bergaran eta Elgetan, baita Elorrion ere, eta Arrasaten proposatzen gabiltza”.

Bide honetan “ea arrasatearrei ere gustatzen zaien, eta hemen ere aktibatzen dugun, azken finean herritik herriarentzat egindakoa baita”.

Eider Murgoitio udalarrak-arrasatearrak adierazi du “jakin badakigula azken urtean energiaren prezioaren gorabeherak gizartea asko aktibatu duela. Lehen gizartean sektore honekiko ezjakintasun ikaragarria zegoen, orain ordea jendea aktibatuagoa dago eta kontzientzia horretan aurrera egin nahi dugu”.

Azken finean “energia kontsumitu ahal izatea pertsona guztion eskubidea da, eta horrek eskatzen du eurei neurri batean boterea kentzea eta gure gain hartzea. Hori lortzeko egun badira tresnak”. Bide honetan herritarrak “aktibatzeko eta informartzeko zabalik izango da bulego berria”.

Bulegoa Zerkaosteta kalean izango da, Goizalde kafetegi parean, eta irekiera datorren asteazkenean izango da (otsailak 22) arratsaldeko 18:00etan.

goiener.com

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen