Energia-trantsizioaz mozioa aurkeztu dute EAJ-PNV eta PSEk, elektrikez EH Bilduk

0
1028

Osoko Bilkurak aztertu ditu Udal-gobernuko taldeen ‘konektatu energia trantsizioarekin’ mozioa eta EH Bilduren ‘deskonektatu elektriketatik’ mozioa.

Bideoa: Udala.

EAJ-PNV eta PSEren MOZIOA:

“Trantsizio energetikoari aurre egiteko lanak – nahiz eta termino hori garai hartan normalizatuta ez egon – bultzatu zuen Eusko Jaurlaritza duela ia 40 urte Energiaren Euskal Erakundea sortzera. Petrolioarekiko mendekotasuna garrantzitsua zen, eta da oraindik ere. Ordutik, Euskadik energia berriztagarriak, eraginkortasuna eta baliabide propioen aldeko apustua bultzatzen ditu, energia-eredu berri baterako trantsizio-prozesu horri aurre egiteko”.

“Euskal gizarteak bere energia-eskaerari erantzun behar dio, eta euskal energia-ereduak gero eta jasangarriagoa den eredu baterantz migratzen jarraitzen du. Eredu horrek kalitatezko hornidura lehiakorra bermatuko du, berriztagarrien ekarpen gero eta handiagoan oinarrituta eta petrolioaren deribatuen erabilera minimizatuta. Herritarrak gero eta gehiago jabetzen dira klima-aldaketak dakarren erronkaren erantzule ere badirela. Honek, gaur egun, bultzada handia ematen die Euskadin energia demokratizatzeko eta ingurumenarekiko berme osoz egiteko egokitu ditzakegun politikei”.

“Euskadi energia-eskaera handiko herrialdea da, batez ere industria-izaeragatik, baina garraioa da energia gehien kontsumitzen duen sektorea (kontsumitzen den energia guztiaren % 43). Enpresek merkatu elektrikorako sarbidea behar dute, baldintza lehiakorretan, ekonomiaren zati handi bat eta kalitatezko enplegu asko horren mende daudelako”.

“Balantzaren beste aldean, beste errealitate bat dugu: energia gutxi ekoiztea. Horrek kanpora erostera behartzen gaitu, eta beste batzuek ezartzen diguten prezioan egitera. Autosufizientzia falta horrek elektrizitatearen prezioari eragiten dio, gure etxeetako argi-fakturari, batez ere ahulenei, eta gure enpresei eta haien lehiakortasunari”.

“Demagogia- eta amorru-diskurtsoak zabaltzeaz harago, gure esku dauden ekimenekin jardun behar dugu. Irakurketa sinplista eta partzialetatik harago, eraikitzaileak izan behar dugu, eta ez ditugu baztertu behar ingurumen- eta energia-erronkari aurre egiteko bideak. Mota guztietako berriztagarriak (eta biltegiratze-soluzioak) areagotzea, parke eolikoak eta fotovoltaikoak barne, eta energia aurreztea funtsezkoak dira”.

Hori adierazita, ‘Konektatu energia transizioarekin’ lelopean, EAJ-PNV eta PSEko udal-taldeek ondokoak proposatu zituzten:

1.- Udal honetan ordezkatuta dauden alderdiek Euskadin energia berriztagarriak ezartzeko eta energia aurrezteko duten konpromiso politikoa berrestea.

2.- Herritarren kontzientzia zorrotz eta egiazkoa sortzen laguntzea, trantsizio energetikoarekin eta klima-aldaketaren erronkarekin bat etorriz jardutea errazteko.

3.- Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde- eta toki-erakunde guztiei eskatzea trantsizio energetikoan beren zeregina betetzen jarrai dezatela eta efizientzia, berriztagarriak eta energia kudeatzeko kooperatibak eta energia-komunitateak bultzatzeko faktore erabakigarriak sar ditzatela.

4.- Herritarrei dei egitea energia-komunitateen autokontsumo formulekin bat egiteko aukera baloratu eta aztertzeko.

5.- Eremu ekonomiko, sozial, politiko eta akademikoko eragile publiko eta pribatuekin lankidetzan aritzea, energia-eskariak eta haren prezioak dakarten erronka komunari irtenbideak elkarrekin sortzeko”.

EH BILDUREN MOZIOA:

“Argindarraren prezioa maximo historikoetan; fakturak igotzen; enpresa elektrikoak aberasten, herritarrak boretzen eta Espainiako Gobernuak hori baimentzen. Hori da, hain zuzen ere, herritarren aurka egiten ari den iruzur handiaren laburpena. Iruzur horrek ondorio larriak izan ditu familietan, enpresa txiki eta ertainetan edo dena txikietan. Gobernuek, politikariek, elektrikoek eta guztiek partekatzen dituzten interes ekonomikoek sortutako eta baimendutako iruzurra”.

“Haiek izan ziren, Espainiajko Estatua gobernatu duten alderdiak, bai PSOE eta baita PP ere, enpresa publikoak pribatizatu, saldu eta desegin zituztenak, sistema desarautuz eta “merkatuaren” esku utziz. Administrazio Kontsieluek kontrolatzen eta manipulatzen duten merkatuaz ari gara, bi alderdiotako presidente eta ministro ohiez osaturikoa. Helburu bakarrarekin: energia bezalako funtsezko ondasun baten kontura aberastea”.

“Horrela eraiki zuten haien neurrira eginiko merkatu elektrikoa, energia merkeena garestienaren prezioan ordaintzera iristeraino. Argindarrarekin espekulatu eta manipulatzen dute merkatua, ura edo haizea bezalako ondasun publikoen bitartez. Oligopolioko enpresa handiek, Endesa, Iberdrola edota Naturgyk, milioi askoko irabaziak matetzen dituzte urtero, kontsumitzaileei dirua lapurtzen eta ekoizleei lurraldeak ebazten dizkieten bitartean, ondorio sozial eta klimatiko oso larriak eraginez. Zerutik eroritako etekinak dituen sare oso bat osatu dute urteotan, argindar konpainietako akziodunen poltsikoetan amaitzen dena. Negozio biribila”.

“Egoera horren aurrean, eskandalu horri aurre egiteko neurri koiunturalak eta adabakiak besterik ez ditu hartu Espainiako Gobernuak, iritzi publikoaren eta indar politiko subiranisten eta aurrerakoien presioak derrigortu duten arte. Eta enpresa handien onurei eragindo dien neurri bakarra hartu duenean, enpresa xantaia egin diote eta mehatxura jo dute; ez bakarrik Espainiako Gobernuari, baita argindarraren faktura merkatuko zaiela espero duten milaka herritarrei ere. Eliteen eta gehiengo sozial eta herrikoein arteko pultsu baten aurrean gaude, finean”.

“Bada, guk, katalanek, euskal herritarrek eta galiziarrek, fronte komun bat osatu dugu gaur oligopolio energetikoaren mehatxuen aurka, Espainiako Gobernuak iruzur elektrikoari egiturazko neurriekin aurre egiteko erakutsi duen borondate eta ekintza falta salatzeaz gain”.

“Izan ere, gure herrialdeek, Herrialde Katalanek, Galizak eta Euskal Herriak, ez dute iruzur elektrikoari eta horren erantzuleei aurre egiteko beharrezkoa dugun subiranotasuna. Gure parlamentuak eta gobernuak Espainiako Estatuari lotuta daude, eta horrek guzti horrek gertatzea ahalbidetzen du. Gaur-gaurkoz, merkatuan esku hartu ahal izateko, oligpolio elektrikoari aurre egiteko eta gobernuak ausarida faltgatik hartu nahi ez dituen neurriak martxan jartzeko tresna propioak ukatzen zaizkigu”.

“Espainiako Estatuarekiko dugun menpekotasun energetiko eta politikoa oztopo argi bat da gure herritarrak enpresek egiten dituzten gehiegikerietatik babesteko. Prezioai muga jartzea, arlo publikotik esku hartzea eta kontrolatzea eragozten digu horrek. Tarifa propioak, arau propioak, merkatu propioak eta, beraz, irtenbide propioak sortzea eragozten digu. Azken finean, publiko zena berreskuratzea galarazten digu”.

“Gure herriek subiranotasun energetikoa ez izateak oso garesti ateratzen zaigu galiziarroi, katalanoi eta euskal herritarroi. Bada garaia gure nazioen eraikuntzan ere burujabetza energetikorantz aurrera egin dezagun, ezarritako oligopolioa apurtuko suten sistema propioak izan ditzagun, bidezko sistema publikoitk eraikitzeko eta argindarra errespetatzeko, oinarrizko ondasun eta eskubide gisa”.

“Horrexegatik, oligopoliaoren xantaia onartezinari elkarrekin erantzungo diogu. Euskal Herriko, Galiziako eta Kataluniako herritarrei xantai horri era bateratuan erantzuteko deia luzatzen diegu, argindarraren itzalaldi masiboa eta kazola-jotzea egin dezaten datorren urriaren 8an, ostiralez, 22:00etatik 22:30era. Aldi berean, sindikatuak, udalerriak, gizarte-eragileak eta mota guztietako elkarteak gonbidatzen ditugu egitasmo honekin bat egitera, gure nazioetatik mezu argia bidaltzeko argindarraren prezioaren gorakada entengabearen aurka”.

“Halaber, Arrasateko Udala, gizarte-ongizatea eta eneregairen baitan kokatzn diren prestatzio, zerbitzu eta laguntzak planifikatu, antolatu, optimizatu eta egituratzeko oinarriak hartu behar ditu”.

“Eta honela, Eusko Jaurlaritza interpelatzen dugu, lankidetza publiko-komunitarioa, deszentralizatua eta kontrol publikoa bermatuko dituen neurri zehatzak har ditzala presazko izaerarekin”.

“Itzali ditzagun argiak eta egin dezagun zarata, gure haserrea eta gure amorrua entzun dezaten.

Deskonektatu elektrikoetatik!”

BOZKETAK:

EAJ-PNV eta PSEren mozioaren inguruko bozketako emaitzak:

  • Alde: 12 (EAJ-PNV eta PSE)
  • Aurka: 9 (EH Bildu eta Elkarrekin Arrasate)

EH Bilduren mozioaren inguruko bozketako emaitzak:

  • Aurka: 12 (EAJ-PNV eta PSE)
  • Alde: 8 (EH Bildu)
  • Abstentzioa: 1 (Elkarrekin Arrasate)

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen