“Energia-komunitateak” jardunaldia antolatu du Mondragon Unibertsitateak

0
78

«Energia-komunitateak» jardunaldia antolatu dute Mondragon Unibertsitateak, Mondragon Korporazioak eta Repsol Fundazioak datorren asteazkenerako, maiatzaren 11rako, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan. 10:00etatik 12:00etara, energia-eredu berri hori aztertuko dute. Energia sortu, erabili eta kudeatzeko modu berri bat da, herri-mailakoa, eta energia-sistema efizientea eta elkarlanekoa sortzeko aukera ematen du.


Hitzaldien eta mahai-inguru baten bidez, gaiaren inguruko adituek gaur egun merkatuan dauden energia-komunitateen ereduak aztertuko dituzte, horiei buruzko araudia azalduko dute eta arrakasta-kasu batzuk aurkeztuko dituzte. Jardunaldian aurrez aurre eta online parte hartzeko aukera egongo da, zuzenean emitituko baita. Era batera edo bestera parte hartzeko, izena eman behar da, jarraian azaltzen diren esteken bidez. Aurrez aurreko saiorako izen-ematea Online saiorako izen-ematea Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak eta Repsol Fundazioko lehendakariorde Antonio Calçadak emango diote hasiera jardunaldiari. Itxiera, berriz, hauen esku egongo da: Aitor Arzuaga, Alba Emission Free Energyko kontseilari delegatua; Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia, eta Iñigo Ucin, Mondragon Korporazioko lehendakaria.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen