Energia berriztagarria sortzeko kooperatibak sustatuko dituzte KREANek eta Energiaren Euskal Erakundeak

0
606

Chillida Lekun (Hernani) aurkeztu dute Energiaren Euskal Erakundeak eta KREANek Ekiola egitasmoa. Energia berriztagarrien arloan kooperatibak sustatzea da asmoa, herritarrei parte hartzeko aukera eskainiz energia berriztagarrien sorkuntzan eta kudeaketan, udalerrietan eta eskualdeetan instalatuko diren eguzki parkeen bitartez.

Eusko Jaurlaritzako eta MONDRAGONeko energia alorreko goi mailako ordezkariek ezagutzera eman dute gaur goizean, Chillida Lekuko Zabalaga baserrian, Ekiola Energia Sustapenak sozietatearen eraketa, energia iraunkorra sortzeko herritar kooperatiben sustapenari begirako sozietatea.

Aurkezpenean, besteak beste, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko sailburuak, Iñigo Ucín MONDRAGONeko presidenteak, Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak eta Jon Berbel KREANeko zuzendari nagusiak hartu dute parte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen