Eneko Haritzak bi ipuin kontaketa eskainiko ditu hurrengo bi asteetan. Bost urte gorako haurrei zuzenduta, lehenengo saioa bihar asteartea izango da Kulturaten arratsaldeko 18:00etan. Bigarren saioa berriz, martxoaren 24an, asteazkena, izango da Santa Marinako liburutegian ordu berean, eta 4-8 urte arteko haurrei zuzenduta egongo da. Parte hartzeko aurretik izena eman beharko da Arrasateko Udalaren webgunean.