Eneko Carrascalek zilarrezko domina irabazi du Salamancan

0
1218
atletismo

Espainiako 23 urtez azpiko txapelketan parte hartu du arrasatearrak jauzi hirukoitzean. Bitartean, Itxaso Plazak eta Eneritz Kortabarriak Gipuzkoako 16 urtez azpiko txapelketan parte hartu dute Anoetan. Hernanin berriz, Lander Lanzosek Gipuzkoako eskolarteko cross txapelketan brontzezko domina eskuratu du.

Argazkiak: Fernando Zufiria.

Lan polita egin dutena Arrasateko atletek asteburuan. Salamancan Espainiako 23 urtez azpiko txapelketa lehiatu zen pista estalian. Eneko Carrascalek, selekzioarekin egindako lesio batetik irten ondoren, jauzi hirukoitzean parte hartu zuen. 15, 71 metroko jauziarekin zilarrezko domina irabazi zuen Real Sociedadeko atletak.

GIPUZKOAKO 16 URTEZ AZPIKO TXAPELKETA (ANOETA)

Bitartean, Itxaso Plazak eta Eneritz Kortabarriak Gipuzkoako 16 urtez azpiko txapelketan parte hartu dute Anoetan. 1000 metroko lasterketan Itxaso Plazak 3:39 minutuko denbora egin zuen. Eneritz Kortabarriak berriz, 29,02 segundoko marka lortu zuen 200 metroko lasterketan. Eukene Doronsororekin entrenatzen duten bi atleta hauek taldekide berriak izango dituzte denboraldi honetan.

GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO CROSS TXAPELKETA (HERNANI)

Bukatzeko, Hernanin Lander Lanzos Gipuzkoako Eskolarteko Cross txapelketan lehiatu zen. Alebina primerako lasterketa egin zuen, eta hirugarren postuan bukatu zituen ibilbideko 2.122 metroak.

Asteburu honetan,  Euskadiko txapelketa absolutua lehiatuko da Anoetan. Federazioak asteazkenean jakinaraziko ditu parte hartu hartuko duten atleten izenak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen