Eneko Carrascalek bi domina lortu ditu 23 Urtez Azpiko Espainiako Txapelketan

0
635

Atleta arrasatearrak bere marka pertsonala ondu du luzera jauzian, 7’68 metroko saltoa emanda. Horri esker, urrezko domina lortu du luzera jauzian. Jauzi hirukoitzean zilarra lortu du.

Bideoa eta argazkia: Arrasate Atletikok bidaliak.

Eneko Carrascal Kortak (1999) sasoiko jarraitzen du, eta asteburu honetan estatu mailako 23 urtez azpiko txapelketan lehiatu da Sevillan.

Luzera jauzian bere marka pertsonala ontzea lortu du: 7’41 metrotik 7’68ra. Horri esker, urrezko domina lortu du lehiaketan.

Gainera, luzera hirukoitzean podiumera igotzea lortu du, 15’51 metroko markarekin, eta txapeldunordea izan da. Zorionak Eneko!

“Atleta oso gutxi kapaz dira txapeleta berean bi domina lortzeko” azpimarratu du Fernando Zufiria ‘Txufi’, Arrasate Atletiko Taldeko ordezkariak. Lehiaketa honek amaiera eman dio aire libreko denboraldiari.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen