Eneko Carrascalek 9. postua lortu du jauzi hirukoitzean Tallin-en

0
595

Eneko Carrascal atleta arrasatearrak Estoniako Tallin hirian jokatu den 23 urtez azpiko Europako Atletismo Txapelketan parte hartu du asteburu honetan. Ostiralean luzera jauziako kanporaketan parte hartu zuen, baina 7,35 metroko jauziarekin ezin izan zuen finalera iritsi.

Zorte handiagoa izan zuen Carrascalek jauzi hirukoitzeko proban. Ostiralean jokatutako kanporaketan 15,97 metroko jauzia egin zuen, eta finalerako txartela eman zion, bere kanporaketako seigarren markarik onena lortuz. Finalean, Europako jauzilari onenen aurka, Arrasatekoa bigarren saiakeran lortu zuen bere jauzirik onena 15,61 metroko markarekin, bederatzigarren postuan amaituz.

Ruiz de Azua eta Agiriano               

Bestalde, asteburu honetan Malen Ruiz de Azuak eta Alex Agirianok Euskadiko selekzioarekin parte hartu dute Hospitalet de Llobregaten (Bartzelona) jokatu den Federazio Autonomikoen Espainiako Txapelketan. Agirianok luzera jauzian parte hartu du, hamabigarren postuan bukatuz 6,79 metroko jauziarekin. Ruiz de Azuak berriz, pertika jauzian lehenengo postua lortu du 4,35 metroko jauziarekin. Euskadiko selekzioak zazpigarren postuan bukatu du lehiaketa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen