Eneko Carrascal 23 urtez azpiko Europako atletismo Txapelketak finalera sailkatu da 15,97 metrotako saltoarekin. Arrasatekoak seigarren marka onena egin du (15,97) eta Europako onenekin lehiatuko da gaur Tallin-en (Estonia). Eguneko marka onena Dallavalle italiarrarentzat izan da: 16,47.