Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEren Eusko Legebiltzarreko
zerrendaburuak Arrasaten esan duenez, datorren igandean “botoa ematera
joan behar dugu, asko dugulako jokoan: Euskadiren etorkizuna eta Debagoienarena
bezalako eskualdeena”. “Beldurragatik edo nagikeriagatik” etxean
ez geratzeko deia egin die boto-emaileei, izan ere, uztailaren 12etatik aurrera
ezin da “inolako damurik” egon PSE-EE hauteskunde hauetatik indartuta
ateratzen ez bada. “Aukera igande honetan dago hautestontzietan, batez ere
zerbitzu publikoen aurrerapena eta indartzea bermatuz, Alderdi Sozialistari
botoa emanez”.
Anduezak, Victor Fuentes eta Ioana Sanchez Arrasateko zinegotziekin batera, eta
Susana Corcuera eta Miren Gallastegui Eusko Legebiltzarrerako hautagaitzako
kideekin batera, azpimarratu du “zer-nolako garrantzia izan duen
sozialistok Eusko Jaurlaritzako kide izateak aurreko legegintzaldian. Lan eta
Justiziako sailburu María Jesús San José sozialistak zuzentzen duen sailak
Kooperatiben Legea bultzatu du. Lege horrek, besteak beste, bazkideen ondarea
babesten du galeretatik, eta euskal kooperatiben mugimendua sendotu, babestu
eta indartu du. Kooperatibismoa “funtsezkoa” da Debagoienako
eskualdearen garapenerako, baina, gainera, funtsezkoa izango da COVID-19ren
krisia gainditzeko.”
Komunikabideen aurrean egindako hitzaldian, Gipuzkoako
idazkari nagusiak azaldu du “datorren legegintzaldian garrantzitsua dela
ondo aukeratzea nork kudeatuko duen Eusko Jaurlaritza eta koronabirusak
eragindako pandemiarekin aurre egin beharko zaion gizarte- eta osasun-krisia.
Sozialistek, beste batzuek eskaintzen dituzten ziurgabetasunen aurrean, sistema
publikoa indartzea, enplegua sortzea eta enpresei etorkizunerako bermeak ematea
hitzematen dugu, I+G+Bri, ekintzaileei, autonomoei eta enpresa txiki eta
ertainen jabeei “funtsezko” laguntza emanez, negozioak “aurrera
ateratzea” baitute helburu.”
Halaber, datozen lau urteetan osasunak ere “pisu berezia” izango
duela azpimarratu du. “Osasun-sistema indartu nahi dugu, eta Arrasateko
eskualdekoa bezalako ospitaleek -Patxi López lehendakariaren Eusko
Jaurlaritzarekin sozialistek bultzatuta- azpiegiturak hobetu ditzatela,
plantilla egonkorragoa eta behar bezala prestatua izan dezatela, adibidez,
azken hilabeteetan bizi izan ditugun egoerei aurre egiteko”.