Pertsona bat zauritu da saihesbideko 35. puntu kilometrikoan

8
2832

Argazkia: Herritar bat.

Ezbeharra 10:15ak aldera izan da, eta Ertzaintzak azaldu duenez “furgoneta bat kontrako erreian sartu da eta aurretik zetorren auto baten aurka talka egin du”. Istripuaren ondorioz “haurdun dagoen emakume bat Ospitalera eraman behar izan dute”. Garbitasun-zerbitzuak bertan lanean dabiltza.

Trafikoa herrigunetik desbideratu behar izan da. Handik gutxira beste ezbehar bat izan da Eroski Hipermerkatuaren pareko biribilean. Ertzaintza bertaratu da.

8 IRUZKIN

  1. Zenbat hildako behar ditu bariante ziztrin honek behingoz neurriak hartu ditzaten???? Diputazioko teknikoak nora begira daude?? Kaltetuek gure agintariei kalte ordainak eskatu diezaietela, ez dago beste modurik.

  2. Ni pentzetan neban neumatikuen arazoa izango zala baño ez dao besteik esan biar… Astearte goiixian neumatiko berrixekin, kotxe atzeko partia jun zitzaidan bertan…

  3. Bariantea egin zutenean alternatiba bat zegoen: tunela egin, trafikorako seguruagoa eta bide batez Labeko koba aztarnategia mantendu. Baina garestia zenez, daukagun txapuza hori egin zuten, arriskua eta arrasatearron ondarea desagertaraziz. Debagoienean bizi gara eta horregatik 2.mailako gipuzkoarrak gara, Zarautz-donostia-hondarribia-tolosan atzetik gaude,noski.

    • Bigarren mailakoak beste batzuk dira, gu 3. Mailakoak gara. Errepide negargarriak eta peajeak pagatu eta pagatu

  4. Arrasate eta inguruko herrien errepide sarea negargarria da. Euskadiko laugarren hiria izan behar ginelakoan eta hiria izan baino, Ziria sartu digute. Eta bitartean gure politikariak zeruari begira!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen