Enduro txapelketaren ondorioz Musakolako kale batzuk itxita egongo dira

0
496

Testua: Arrasateko Udala Irudia: MB artxiboa

Datorren ekainaren 30ean Musakolan hasita eta amaituko da Enduro froga. Inguruetako mendietan zehar izango bada ere, Musakolako trafikoari eragin diezaioke momentu batzuetan.

Txapelketa 08:30etik 15:00etara izango da, eta, tarte horretan, Elkano kaletik Anporretaruntz doan bidea itxi egingo da egoiliarrentzat izan ezik.

Mojategi kiroldegi ondoko bidegorrian ere eragina izango du, bertan amaitzen baita ibilbidea.

Guneak behar bezala seinaleztatuko dira. Barkatu eragozpenak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen