Endika Donnayk maratoia egin du, eta Legazpiko Sansilbestrea irabazi du

1
1263

Atleta arrasatearrak Valentziako Maratoian parte hartu du orain gutxi, 02:23:11ko marka lortuz. Legazpiko lasterketan, emakumeetan Irati Zurutuzak irabazi zuen.

Argazkia: Gabriel Beldarrain

Endika Donnay Otegui sasoi betean izan da abenduan, eta adibidez abenduaren 3an Valentziako Maratoian parte hartu zuen.

42 kilometro eta 195 metroko distantzia arrasatearrak 02:23:11ko denboran egin zuen, hain zuzen, bere kategoriko 31. helmugaratuz.

Lorpen handi horren ostean, abenduaren 31n, Legazpiko IV. Sansilbestrea irabazi du, denera 91 korrikalari lehiatuta.

Endika bizkorrena izan da 15 minutu eta 46 segundoko markarekin, eta Goierri Garaia taldearekin.

Gizonetan bigarrena Jon Otermin (Urretxu) izan da eta hirugarrena herri bereko Asier Aramburu.

Emakumeetan Irati Zurutuza (Atlético San Sebastián) garailea izan da, bigarren bere ahizpa Mikele eta hirugarrena Maider Encina, hau ere legazpiarra. Zorionak Endika eta beste denei!

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen