Endika Donnay eta Iban Delgado podiumera igo dira Zumaian

1
441

Larunbatean 38. Zumaia Herri Lasterketa lehiatu zen. Proban 300 korrikalarik hartu zuten parte, bi lasterketatan banatuta: lehenengoan, 5,1 kilometrokoa, 73 korrikalarik parte hartu zuten; bigarrenean, 10,2 kilometrokoa, 224 korrikalarik parte hartu zuten.

Bost kilometroko lasterketari dagokionez, Endika Donnay arrasatearra izan zen azkarrena gizonezkoetan, Iñigo Exposito oriotarra bigarrena eta Iban Delgado arrasatearra hirugarrena. Sergio Serranok ere parte hartu zuen 5 kilometroko lasterketan eta 10. postuan heldu zen helmugara. Bestalde, 10 kilometroko lasterketan Josu Uribarrenek parte hartu zuen eta 7. postuan helmugaratu zen.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen