Eñaut Elorrietak kontzertua eskainiko du astelehenean arratsaldeko 19.00etatik aurrera Amaia Antzokian eta bertan bakarkako bigarren diskoa, ‘Irteera argiak’, aurkeztuko du. Sarrerak, hamar euroko kostua dute.
“Irteera Argiak” abesti berriek osatzen dute, eta Elorrietak garai bateko eta oraingo musika lagunen laguntza izan du. Elorrietak berak konposatutako letrak ditu, eta Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia eta Jose Luis Otamendi idazleen testuak ere musikatu ditu, besteak beste. Disko distiratsua da, eta aldi berean lasaia, non kantua bera baita artistaren oinarria eta obsesioa. Proposamen eszeniko berria ezagutzeko ordua heldu da.