Eñaut Elorrietak gazteentzat Ausortu sormen laborategia emango du

0
1096

Ttak-ek eta Txatxilipurdik antolatuta, azaroaren 28 eta 29an egingo da. Ausortu 15 eta 25 urte bitarteko gazteei diziplina artistiko ezberdinetara hurbiltzeko eta horietan trebatzeko eta sormena lantzeko egitasmoa da.

Testua eta argazkia: Txatxilipurdi eta Ttak.

Orain arte, arte plastikoak eta musikaren arloa landu izan ditugu, Izaro Andres, Joana Mancisidor, Helena Azkarragaurizar eta Olatz Salvadorren kolaborazioekin.

Aurtengo sormen laborategia musikaren ingurukoa izango da, praktikatik eta lagunarteko giro atseginetik diziplina honetan barneratzeko aukera izango dute parte hartzen duten gazteek.

Musika laborategia Eñaut Elorrietak dinamizatuko du azaroaren 28 eta 29an. Eñaut Elorrieta 1975. urtean jaiotako artista gernikarra da. Ken Zazpi taldearen sortzaile, konposatzaile eta kantaria izan da Eñaut.

Noaingo Gayarre eskolan musika eta gitarra klasiko ikasketak egin ondoren, Lugarri folk taldeko kide izan zen leheneik. Ondoren, 1996an, beste jauzi bat eman zuen Ken Zazpiren sorrerarekin. Ibilbide luzea egin zuen talde honekin. 2013an bakarkako bideari ekin zion “Deserriko Kantak” diskoa kaleratuz. “Haria Zuzenean” du izena bere bakarkako azken lanak.

  • Musikagintzaren mapa eta proiektu bat bideratzeko modu ezberdinak.
  • Egitasmo baten diseinua, ariketa praktikoa.
  • Sorkuntza eta kantuen mekanika: musikatik hitzetara, hitzetatik musikara.
  • Kantuen deseraikuntza eta eraikuntza, ariketa praktikoa.

Sormen laborategi hau modu telematikoan gauzatuko dugu, bi ordutako iraupena izango duten bi saioren bidez.

INFORMAZIO ZEHATZA:
15-25 urte arteko gazteak
Matrikula: 15 euro
Plaza mugatuak: 20 pertsona gehienez
Izena emateko azken eguna, azaroak 18
Eguna: azaroak 28 eta 29
Ordutegia: 10:00-12:00
Online: parte-hartzaileei saioa jarraitzeko lotura bidaliko zaie
IZENA EMATEKO: https://labur.eus/ausortu2020 edo Txatxilipurdi (943795446) / AED (943771228)

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen