Topaketan eta ekitaldian aretora sartu ahal izateko aurretik izena eman beharko da.
Testua: Emun. Argazkia: Artxiboa.
Emunek bere 25. urteurrenaren harira gizarteari ekarpena egin nahian antolatu dituen jardunaldiaren barruan, bi online saio egin zituen, maiatzean eta ekainean, eta Topaketa presentzial bat antolatu du biharko, asteazkena. TopaGizarte eraldaketaren ertz desberdinei begiratu diete online saioetan, Aniztasuna enpresan eta Elkarlanaren gobernantza, betiere zalantzari leiho txiki bat irekita. Topaketan, ordea, bereziki zalantzari begira jardungo dute: eraldaketan ari direla zalantzak daukan gaitasun eraldatzaileari buruz hausnartu nahi dute.
Topaketa bihar, asteazkena ospatuko da Iturripe Kiroldegian goizeko 9:30etik eguerdiko 14:15era arte. Eguerdiko 13:30etik Topaketa bukatu arte ekitaldi berezia egingo dute. Goizean zehar Naraira Goiak eta Niko Cuencak online saioetan egindako lana aztertuko dute. Ondoren, Amaia Asuak, Satur Ormazabalek, Julen Mendozak eta Arantza Santestebanek Eraldaketa esperientziaren inguruan hitz egingo dute. Saioan zehar hausnarketa gidatzeko Ainhoa Lasaren laguntza izango dute.
Ondoren, Emunen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldia egingo dute. Esan bezala, 25 urte egingo ditu aurten Emunek eta orain arte egin gabeko ekitaldi bat antolatu dute 25 urte horietako lana omendu eta ospatzeko. Emun gizartea eraldatzeko sortu zuten sortu zutenek, eta gerora ere, bizirik bada inguruan eraldaketarekiko konpromisoz diharduten enpresa eta erakundeak badaudelako da. “Horien konpromisoak behar duen erraminta gara gu eta hori balioan jartzeko tartea hartu nahi dugu.” Bukatu, noski, luntx batekin bukatuko dute.
HEMEN duzue prentsa dosierra.
HEMENeman behar da izena Topaketan eta ekitaldian aretora sartu ahal izateko.