Emozioei buruzko hitzaldia emango du Maite Urzainek, Nagusien Kontseiluak antolatuta

0
217

Arrasatear honek 20 urte baino gehiago daramatza erizain geriatriko gisa lanean. Hitzaldia asteazkenean (maiatzaren 18an) izango da Kulturaten.

Argazkia: MB artxiboa.

Arrasateko Nagusien Kontseiluak aurrera jarraitzen du 2022ko egitarau zabalarekin. Datorren hitzordua eguaztenean izango da:

Maite Urzainek ‘Galera hunkigarriak’ hitzaldia emango du, emozioen tratamenduaren inguruko hitzaldia. Adibidez, larri gaixo dauden pertsonen zaintzaileen edota senideen emozioen inguruan.

Arrasatear honek 22 urte egin ditu adinekoei, familiakoei eta hurbilekoei erizain geriatriko gisa laguntzen. Halaber, dolu irakaslea da, baita Osakidetzako erizain ere.

Hitzaldia arratsaldeko 17:30ean izango da, Kulturaten, datorren asteazkenean, maiatzak 18, eta sarrera librea izango da.

Arrasateko Nagusien Kontseilua Facebooken

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen