Emilio-Mikel bikoteak irabazi du Hilbeherako Mus Txapelketa

0
1431

Guztira 46 bikok hartu zuten parte lehiaketan, eta txapeldunordeak Gorka-Iker bikotea izan zen. Hirugarren postuan Andoni eta Endika.

Bideoa eta argazkia: Hilbehera kafetegi-taberna.

Uribarri etorbideko taberna-kafetegiak antolatuta, atzo arratsaldean ospatu zen ekitaldia.

Aurreikuspenak gaindituz, 92 muslarik esku hartu zuten, eta azkenean txapeldunak Oñatiko Mikel eta Emilio izan ziren.

Hortaz, eurentzat izan ziren txapela bana, ardo botila bana eta izen-emateen zenbatekoaren %50.

Txapeldunordeak Iker eta Gorka izan ziren, izen-emateen zenbatekoaren %30 lortuz. Hirugarren postuan berriz Endika eta Andoni, %20 eurentzat.

Zorionak guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen