Emilio Hermida, Toki-Argi Jubilatuen Etxeko presidente ohia, zendu da

0
839

Arrasatear honek Al-Andalus elkartea aurrera eramaten ere lagundu zuen, eta Gamei enpresan langile eta UGTko ordezkari jardun zuen.

Emilio Hermida Nogueira gaztetatik hasi zen Arrasateko Gamei fabrikan lanean.

Lantegi berean ordezkari sindikal bezala aritu zen hainbat urtez UGT sindikatuaren baitan.

Musakolako Al-Andalus elkartearen garapenean ere aritu zen, adibidez Rafa Gomez elkarteko presidentearekin batera.

Gainera, Santa Marinako Toki-Argi Jubilatuen Etxeko elkarteko presidentea izan zen.

Kargu honetan ziharduela, Toki-Argik era aktiboan parte hartu zuen esklerosi anizkoitza zuten pertsonei laguntzeko kanpainan.

Izan ere, ‘Busti zaitez’ kanpaina Musakola kiroldegiko igerilekuetan egin zenean, Toki-Argiko hainbat lagunek bertan lagundu zuten, Emilio hauen artean.

Tamalez aurreko astelehenean, maiatzaren 27an, Emilio zendu zen 85 urte zituela, besarkada bana senide eta lagunei, goian bego Emilio.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen