Emakumezkoen MUk, Leintz Arizmendik eta Mugarri-Ingouk etxean jokatuko dute asteburu honetan [kirol prebia]

0
515

Futbolak irekiko du asteburu honetan kirol-jardunaldia. Larunbat goizean Leintz Arizmendiko neskek Mojategin jokatuko dute 12:45ean eta aurrean Debako Amaikak Bat izango dute. Larunbatean, Mondrako mutilei dagokienez, etxetik urrun jokatzea tokatuko zaie, Zarautzen. Larunbatean arratsaldeko 16:00etan izango da partidua, Asti futbol-zelaian.


Larunbat arratsaldean ere, 17:45ean Iturripeko kiroldegian Mugarri-Ingou Arrasate eta Eskubaloia Galdakaoren arteko partida jokatuko da. Aukera ona izango da Patxi Garciaren mutilentzat, Galdakaok denboraldi honetan jokatu dituen partida guztiak galdu baititu.


Igande goizean areto futbolaren txanda izango da. Mondrateri ere bidaiatzea egokituko zaio, eta kasu honetan Durangoko Landako kiroldegian jokatuko dute Sasikoa Durangoren aurka eguerdiko 12:00etan. Arrasatearrak laugarren garaipena jarraian lortzeko asmoz kantxaratuko dira.


Saskibaloiari dagokionez, EBA ligako Mondragon Unibertsitateak Valle de Eguesen  aurka jokatuko du igande honetan eguerdiko 12:30ean. Partida Sarrigurengo Maristas kiroldegian jokatuko da. Emakumezkoen Mondragon Unibertsitate dagokionez, oraingoan Iturripen jokatuko dute. Kaleangora Liceo Mojardin hartuko dute euren kantxan arratsaldeko 18:00etan.

Emakumeen errugbi taldeak, hau da, Arrasate/Orek, Gasteizen jokatuko du Vithas Gaztediren aurka. Zapatuan arratsaldeko 16:00etan. Gizonen Kanpanzar Arrasatek atsedena izango du asteburu honetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen