Emakumezkoen Mondragon Unibertsitateak Campus Prometeren aurka jokatu du gaur arratsaldean Iturripen. Partida oso gogorra izan da, bi taldeak denboraldi bikaina egiten ari baitira. Nahiz eta markagailuan aurretik iritsi bigarren laurdenaren amaieran (42-32), hirugarren eta laugarren laurdenetan Iñaki Ogararen neskak ez dira fin ibili erasoan eta azkenean denboraldiko lehen porrota kostatu zaie (69-79). Izar Bedia izan da partidako saskiratzailerik onena 18 punturekin.