Emakumezkoen Mondragon Unibertsitateak beste astebetez galdu gabe jarraitzen du

0
622

Gaur arratsaldean jokatu da Iturripen 2. nazional mailako emakumezkoen Mondragon Unibertsitatea eta Kaleangora Liceo Mojardin taldeen arteko partida. Hasiera batean oso partida parekatua izango zela zirudien, gaur arte talde bisitariak partida bakarra galdu baitu.

Behin partida jokatzen hasita, agerian geratu da errealitatea oso bestelakoa izan dela. Ointxe taldeko neskak jaun eta jabe izan dira partidaren hasieratik, eta lehen laurdenean alde handia ireki dute markagailuan, partida osoan zehar mantendu dena. Ez da kasualitatea Iñaki Ogaranen taldeak denboraldi honetan bere partidak garaipenengatik kontatzea. Partidaren emaitza bukaeran 92-45ekoa izan da.

Lehen laurdena: 33-10
Bigarren laurdena: 57-24
Hirugarren laurdena: 71-35
Laugarren laurdena: 92-45

Partidako saskiratzailerik onena Izar Bedia izan da 28 punturekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen