Emakumezkoen Mondragon Unibertsitatea bigarren nazionalean estreinatuko da asteburuan [kirol prebia]

0
215

Asteburu honetan emakumezkoen Mondragon Unibertsitateak 2021-22 denboraldiko lehen partidua jokatuko du. Ointxe!ren taldea bigarren nazional mailan jokatuko du aurten, eta bere lehen partidua igandean jokatuko du, arratsaldeko 18:00etan, Paules Galtzagorriren aurka, Paules Ikastetxean, Barakaldon. Mutilei dagokienez, Mondragon Unibertsitateak etxean jokatuko du igandean Leioa SBT taldearen aurka. Partidua arratsaldeko 18:30ean hasiko da Iturripen.

Futbolari dagokionez, Leintz Arizmendiko neskek Touringen aurka jokatuko dute. Partidua Errenteriako Fanderia futbol-zelaian jokatuko da eguerdiko 12:00etan. Mondrako mutilei dagokienez, aste honetan igandean jokatuko dute larunbatean jokatu beharrean. Gainera, egun berezia izango da, arratsaldeko 16:30ean Mojategin jokatuko den partidua hasi aurretik Sagasta, Larrauri eta Aranbarriri omenaldi bat egingo baita. Omenaldia 16:15ean hasiko da.

Bestalde, Mondrateko areto-futbolariek etxean jokatuko dute Jarrilleros taldearen aurka. Ohikoa denez, talde arrasatearrak Musakolako kiroldegian jokatuko du, baina oraingoan igandean jokatuko du arratsaldeko 17:30ean.

Amaitzeko, Mugarri-Ingou eskubaloi taldeak Deusto Loiolaren aurkako ligako lehen partidua jokatu behar zuen asteburu honetan, baina partidua urriaren 31era atzeratu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen