Gizonezkoen taldeei bidaiatzea egokitu zaie oraingo honetan.
Mondrate izango da kantxaratzen lehena. Larunbat honetan Laskorainen aurka jokatuko du. Partidua Tolosako Usabal kiroldegian jokatuko da arratsaldeko 16:00etan. Larunbatean jokatuko duen beste taldeak Mugarri Ingou Arrasate izango da. Arrasateko taldeak Soraluceren aurkako derbia jokatuko du Bergarako Labegaraieta kiroldegian arratsaldeko 20:00etan.

Igandean Arizmendi boleibola izango da talde goiztiarrena. Bigarren astez jarraian bidaiatzea egokituko zaio. Oraingoan goizeko 11:30ean Berriozarko Udal Kiroldegian Navamutilak taldearen aurka jokatuko du.

Futbolari dagokionez, Mondra Debara joango da igandean, Amaikak Bat taldearen aurka jokatzeko. Partidua eguerdiko 12:00etan hasiko da Errotazar futbol zelaian. Bestalde, Leintz Arizmendik Arrasaten jokatuko du igandean. Urolari harrera egingo diote Mojategin arratsaldeko 16:30ean.
AGT Arrasate/Eibarrek ere jokatuko du igande eguerdian. Partidua Mojategin jokatuko da eguerdiko 12:30ean. Oraingoan Gaztedi taldea izango dute aurrean. Bestalde, Kanpanzar Arrasatek asteburu honetan atsedenaldia izango du.

Amaitzeko, igande arratsaldean saskibaloia izango da protagonista. EBA Ligako Mondragon Unibertsitatea Santanderrera joango da Raisan Pas Pielagosen aurka jokatzeko. Partidua Kantabriako hiriburuko Fernando Exposito kiroldegian jokatuko da arratsaldeko 18:00etan. Ordu berean, lehen mailako Mondragon Unibertsitateak ere jokatuko du. Emakumezkoen taldeak Ibaizabal hartuko du Iturripen.