Irailaren 26an, eguerdiko 12:00etan, Jose Maria Arizmendiarreta Plazan (monolito parean) izango dugun Omenaldira gonbidatu nahi dizuegu.
Testua, argazkia eta irudia: Intxorta 1937
Urtero lez, aurten ere, Altxamendu militarraren ondorioz eta diktaduran errepresio frankista jasan zuten pertsona guztiak gogoratuko ditugu.
Horretarako 12:00etan lore eskeintza egingo dugu monolitoan. Segidan, Aiert Zubigarai gidoilari eta komikigileak Emakumeon Memoria 1937: Intxortatik Artxandara proiektu berria aurkeztuko du.
Omenaldia Arrasateko Udalaren laguntza eta parte-hartzearekin egingo da.
Aulkiak jarriko dira neurri egokiekin.
Euria eginez gero, aurkezpena Kulturaten egingo da.
