Emakumeen sorkuntzak gozagai izango dira asteburuan GaraiOnen

0
362

Idoia Zabaletak larunbatean “Natura eta Dardara soinu pasioan murginduko gaitu”, eta domekan bi ekitaldi izango dira: ‘Maringurua’ saioa Eneritz Aretxe, Maider Galarza eta Idoia Hernandez ‘Hatxe’rekin, eta nagusientzako ipuinak Dorleta Kortazar eta Itziar Rekalderekin. Izen-ematea zabalik dago.

Irudiak: GaraiOn NaturArtean.

GaraiOn NaturArtean elkarteak antolaturik, asteburu berezia izango da asteburu honetan, ‘Emakume Sortzaileak Plazara!!’ ekimenaren harira.

Larunbatean Idoia Zabaletak, “Natura eta Dardara soinu pasioan murginduko gaitu, 11etan lehen saioa eta 13etan bigarrena”.

Igandean ekitaldi bi izango dira GaraiOnen bertan: eguerdiko 12:30ean Eneritz Aretxe, Maider Galarza eta Idoia Hernandez ‘Hatxe’ arituko dira.

‘Karanbola Hirukoitza’ ikerketa-liburuan oinarrituta, ‘Maringurua’ saioa eskainiko dute, eta hitzaldia, olerkia, musika,… izango dira.

“Euskarazko emakume antzerkilarien egoerari buruzko ikuskizuna” izango da. Era berean, domekan ere, eguerdiko 13:30ean, Itziar Rekalde eta Dorleta Kortazar kontalariek nagusientzako ipuinak partekatuko dituzte ikus-entzuleekin.

Hori guztia GaraiOn NaturArtean izango da, Ozaeta herriko Otaza auzoan. Aurrez izena eman 62 711 90 96ra mezua bidaliz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen