Emakumeen Mundu Martxako V. ekintza eta Martxoak 8 antolatzeko batzar irekia egingo da otsailaren 6an

0
525

Testua: Antolatzaileak.

Eguneroko bortizkeria arrazistak hormak dira migratuentzat!

HORMAK SUNTSITU

ZUBIAK ERAIKI!

Emakumeen Mundu Martxako V. ekintza eta Martxoak 8 egunaren antolaketarako, antolatu gaitezen!!

V. ekintza honetan, transnazionalek, mugek eta migrazio-politikek sistema arrazista, kolonial, kapitalista eta heteropatriarkalaren tresna gisa duten funtzionamendua ikusarazi eta salatu nahi dugu, pertsona migratzaileen bizitza bortxatzen ari baitira hemen eta haien jatorrizko lurraldeetan; Europako ongizatearen oinarri diren pribilegioak identifikatzera eta logika horretan dugun eginkizunari eta erantzukizunari buruz hausnartzera gonbidatzen dugu; eta, arraildurei erreparatuta, sistema honi pitzadura berriak eragitea alternatibak proposatuz, bai banakakoak bai kolektiboak ere.

V. Ekintza otsailean zehar burutuko dugu eta M6an bukatuko da. Aurtengo M8 Emakume Mundu Martxako ekimenarekin indartzea izango litzateke gure asmoa. Biak hala biak elkarrekin antolatuz! 

Eta horregatik aurreko urteetan horren arrakastatsua izan den M8 plataforma deitzen dugu, denon artean hausnartu eta antolatzeko, otsailaren 6an, goizeko 10:30etan, Kulturateko Areto Nagusian, egingo dugun asanblada irekira gonbidatzen zaitugu.

Covid protokoloak errespetatuko ditugu, lokalaren edukiera, musukoa, distantziak eta garbiketa neurriak zorrotz beteko dira. Elkar zainduko dugu!

Euskara gaztelera itzulpen zerbitzua egiten saiatuko gara.

Zatoz eta zubiz betetako bide honetan izan gaitezen bidelagun!

Elkarrekin gara eta elkarrekin izango gara!!

ZUBI GUZTIEN GAINETIK, ELKARREKIN ERALDATUZ!!

MUGARIK EZ!! 

TRANSNAZIONALIK EZ!! 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen