Emakumeen Mundu Martxak testigutza eman du “antolakuntzaren esperantzaz”

0
176

Emakume Mundu Martxaren Afrikako, Asiako, Ekialde Hurbileko, Amerikako,… ordezkariek parte hartu dute Emakume Txokoko mahai-inguruan.

Dinamizatzaile-lanak Arrate Landa arrasatearrak egin ditu, Mundu Martxako kide, eta bidenabar bertako esperientzia partekatu du ekitaldian. Hortaz gain, EMMko bost kidek euren tokiko testigutzak eman dituzte:

Naama Nsiri (Tunisia) EMMren Ekialde Hurbileko eta Afrikako Iparreko ordezkaria da, eta giza eskubideen alde lan egiten du.

Tita Godinez (Guatemala) EMMren Amerikako ordezkaria da, eta emakume indigenen elkarte batean dihardu, alor ezberdinak jorratuz.

Bushra Khaliq (Pakistan) EMMren Asiako ordezkaria da, baita WISE elkarteko zuzendaria ere, fundamentalismo erlijiosoari aurre eginez.

Solange Koné (Boli Kosta) EMMren Afrikako ordezkaria da, eta emakumeen eskubideen defendatzaile dihardu.

Yildiz Temürtürkan (turkiar estatua) EMMren Idazkaritzako koordinatzailea da, eta bertan 1997tik dihardu, hau da, sorreratik.

Mahai-inguruaren ondorioetako bat da herrialde aberastuek “zer-nolako erantzukizuna duten emakume hauek ordezkatzen dituzten herrialdeetan eta eskualdeetan: aldaketa klimatikoa, kanpo-zorra, kolonizazioa, lurren lapurketa,…”.

Hala eta guztiz ere, “badirudi eskualde horietan, mundu mailan garai zailak bizi diren arren, esperantza daukagula emakumeak antolatzen eta borrokatzen ari direlako”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen