Emakumeen Mundu Martxa protagonista izan da Biterin

0
522

Emakumeen Mundu Martxaren V. ekintza burutuko da martxoaren 6an Irun-Hendaia lotzen duen zubian egingo den ekitaldiarekin. ‘ Emakumeok zubiak eraikitzen harresiak apurtzeko !’ lelopean, aurtengo ekintzan antolatzaileek azaldu dutenez ” Migrazioaren irakurketa deskoloniala egin nahi dugu, transnazionalen eta mugen funtzionamendua sistema arrazista, kolonial, kapitalista eta heteropatriarkalaren tresna gisa ulertzeko, eta logika horretan gure zeregina eta erantzukizuna non kokatzen den hausnartzeko.”

Herri bakoitzeko ordezkariak udalerri bakoitzeko mugara joango dira, eta zapiak emango dizkiete hurrengoei. Bilketa goizeko 9:30ean hasiko da Elgetan, eta arratsaldeko 18:00etan bukatuko da Eskoriatzan. Bertara joango dira Emakumeen Mundu Martxako Euskal Herriko ordezkariak zapiak jasotzera. Arrasateren kasuan, Bergarako zapiak goizeko 10:30ean jasoko dituzte San Prudentzion, eta Aretxabaletako ordezkariei 13:30ean emango dizkiete Mugarrin. Gainera, eguerdiko 12: 00etan, ekitaldi bat egingo da Biterin zapiak aurkezteko.

Bukatzeko, larunbatean ere, baina Arizmendiarrieta plazan eguerdiko 12:30ean, elkarretaratzea egingo da Saharan bizitzen ari den egoera salatzeko. Sahara Euskadi Mugimenduak, Euskadiko Saharar Ordezkaritzak eta Saharaldebak antolatu dute ekitaldia “giza eskubidearen alde, eta bizitzen ari diren errepresioaren aurka.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen