Emakumeen I. Doke Txapelketa Marimar eta Txarok irabazi dute

0
917

Emakumeendako doke ekitaldia ospatu da goizean Zaldibarren, AZE eta SUDC elkarte arrasatearrek antolatuta, eta txapeldunordeak Mila-Pilar bikotea izan da.

Argazkiak: Txapelketa.

Orain arte nagusiki gizonena izan den joko honetan ere, emakumeak parte hartzen hasi dira, gaurko ekitaldiak erakutsi duen bezala.

SUDC elkarteak eta Arrasate Zientzia Elkarteak antolaturik, emakumeendako saioa izan da Zaldibar frontoian, hau da, kondairak dioenez, Arrasateko Herriak Oñatiko kondeari dokean irabazi zion leku berean.

Gaurko ekitaldian hainbat emakumek parte hartu dute, eta txapelketa ere jokatu du, Arrasateko emakumeen arteko lehenbizikoa.

Hiru bikote izan dira, eta punteria onena Txaro Velez de Mendizabal – Marimar Romero bikoteak izan du, bigarren argazkian ageri direnak. Txapeldunordeak Mila Goenetxea – Pilar Askasibar bikotea izan da, hirugarren argazkian. Zorionak guztiei eta ekitaldiari orokorrean!

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen